3. MODULOA

Modulo honetan BI ATAZA entregatu behar dira

1. Ataza: Irisgarritasuna eta inklusioa

EGIN BEHARREKOA: Baliabide bat sortu (genially) eta URLa partekatu; bestalde, Moodleguneko bidalketa testu-koadroan pauta batzuk idatzi.

Baliabide horretan bertan, IDUko 3 printzipio bete behar dira. Zer da IDU????

Ikaskuntza Diseinu Unibertsalak iradokitzen du edozein jarduera hainbat aurkezpen-modurekin diseinatzea, informazio hori prozesatzeko modu desberdinak dituzten ikasleek ulertu eta asimilatu ahal izan dezaten.

PRINTZIPIOAK:

1. Errepresentatzeko modu ugari ematea
    a) pertzeptziorako aukera desberdinak ematea
    b)Hizkuntzarako, adierazpen matematikoetarako eta sinboloetarako aukera
    ugari eskaintzea
    c) ulermenerako aukerak ematea

2. Ekintza eta adierazpen modu ugari ematea
    a) interakzio fisikorako aukerak eskaintzea
    b)adierazpenerako eta komunikaziorako aukerak ematea
    c) funtzio exekutiboetarako aukerak ematea

3.Inplikazio modu ugari ematea
    a)Interesa pizteko aukerak eskaintzea
    b)Ahaleginari eta iraunkortasunari eusteko aukerak ematea
    c) autoerregulaziorako aukerak ematea


Beraz, zer ekintza motak txertatu beharko genituzke gure GENIALLYAN? Printzipio horiei erantzuten dieten BOST EKINTZA. Hauek izan daitezke aukerak:

  1. AUDIOA: Aurkeztu informazioa ikasleari audio formatuan, zentzumen- edo ulermen-oztopoak gaindi ditzan. Ez badugu gure ahotsa grabatu nahi, gure testua idatzi HEMEN eta ROBOT batek irakurriko du. Robotaren audioa grabatzeko AUDIO STREAM erabili KLIK HEMEN. 
  1. BIDEOA: Laguntza audio-bisual formatuan errazteko bideo-edizioko edozein app-rekin egin dezakezu (nire gomendioa HEMEN KLIK
  2. IRAKURKETA ERRAZA: Hautatu informazioa aurkezteko erabiliko duzun testua, baita galderak edo jarduerak egiteko erabiliko duzuna ere. Testua erraz bihurtu jarraibide hauei jarraituz KLIK HEMEN. Egiaztatu ahalik eta aldaketa gehien egin dituzula. Zure testua ikasle gehienengana iristea da helburua.
  3. LAGUNTZA BISUALA: Testu baten ideia nagusiak ateratzeko itzulpen erraz eta zuzena egin. Piktoitzultzaileak KLIK HEMEN modu errazean eskaintzen du aukera hau. Hitzarekin bat datorren piktogramarik aurkitzen ez baduzu, bilatu sinonimo bat edo adierazi ideia beste modu batean.
  4. ERRUBRIKAK: Ikasle asko gailentzen dira zereginean, baldin eta aldez aurretik jakiten badute zer espero den haiengandik jardueran, eta, horren arabera, beren erronka-maila hauta dezakete eta beren ikaskuntzan hobetzen eta aurrera egiten saia daitezke. Horretarako, ikasleentzako errubrikak erabil ditzakegu, haiek ulertzeko moduko hizkuntza idatziarekin. HEMEN ADIBIDE MOLDAGARRIA KLIK
  5. MAILA ANITZEKOA: Konplexutasun-maila desberdinetako jardueren aurkezpena Bloomen taxonomian oinarritzen da. Eduki jakin bati heltzeko orduan, konplexutasun kognitiboko sei formatu ezberdin eskaini nahi dira. Alternatiba horiek jarduera finko, alternatibo eta aukerakoak bihurtzen baditugu, gaitasun kognitibo guztiak sartuko ditugu.
  6. IK-KI: Ikaskuntza kooperatiboa guztien inplikazio-plusa ekar dezake. Diseinatu zure jarduerak adierazpenaren alternatibak eta maila anitzeko lana erraztuko dituzten jarduerak barne hartuta. 


ADIBIDEA IDU

2. Ataza:  Ikasleen konpetentzia digitala eremuetan.

EGIN BEHARREKOA: Baliabide bat sortu (genially) eta URLa partekatu. 

Gure ikasleei irakatsi behar diegu nola egin ditzaketen interneten bilaketa fidagarriak. Hori irakasteko, prestatu behar diegu jarduera bat INFOGRAFIA moduan, eta URLa bidali behar dugu moodlegunera.

Lan horretan berri faltsuak  (fake news) egotea derrigorrezkoa da eta ondoko zazpi atal bete behar ditugu:

1. Ikasleen maila zehaztu

2.Jardueraren helburua

3.Lorpen adierazleak

4.Taldekatzea (banaka, binaka...)

5.Berri faltsua

6.Jardueraren deskribapena

7. Ebaluazioa (esperientziaren ebaluazioa, nola atera den eta abar)

ADIBIDEAK:

1. ADIBIDEA 

2. ADIBIDEA















    iruzkinik ez:

    Argitaratu iruzkina