1. MODULOA

Modulo honetan hiru ataza digital  entregatu behar ditugu: 1. Moodleko PROFILA (ez dut azalduko, moodleko pausoak jarraitu egiteko), 2. NETIKETA eta 3. IKAS EGOERA 

Sarrera honetan NETIKETA eta IKAS EGOERA azalduko dizuet. Lan hauen helburua da aplikazio eta prozedura digitalakk erabiltzen ikastea. 

2. ATAZA: NETIKETA 

Ataza honetan HIRU lan entregatu behar ditugu. Hemen lan horiek moldatzeko estekak dituzue. Bi baliabide diferente erabiltzen ikasiko duzue; klikatu eta erabiltzen ikasteko zuen erara moldatu kolorea, ikonoak, audioak... Moodlenen sartu aurretik lan hauek egin ditzakezue.

1. INFOGRAFIA HONETAN KLIKATZEAN  CANVA aplikazioara iritsiko zarete: Izena eman eta hasi moldatzen eta aukerak probatzen. Hor agertzen den testua ezabatu eta zuena sortu.

2. GENIALLY HONETAN KLIKATZEAN berdina, aplikazioan izena eman eta adibide hau moldatu tresna ezagutzeko: koloreak, audio, ikonoak... Audio grabatzeko hobe mikrofonoa integratuta duen ordenagailu batetik egitea (eramangarri guztiak adibidez) bestela microa duten kaskoak konentatu PCra grabatu ahal izateko.

3. FORO HONETAN KLIK EGIN eta parte hartu, eta zuen ekarpenaren pantalla-kaptura atera.

Hiru lan hauek egin ondoren MOODLENEN SARTU eta pausu hauek jarraitu:

Jeitsi behera eta mezu hau bilatu:

Orain lanak bidaliko dituzue:
1.puntua klikatu derrigorrez, bestela lana ez da gordetzen
2. puntuan zuen lanen URLa estekatu. NOLA EGITEN DA? Bideo HAU ikusi
3. puntuan klik egin eta foroaren kaptura bidali 

Bukatzeko GORDE ALDAKETAK



3. ATAZA: IKAS EGOERAK

Atal honen barruan hiru ataza egin beharko ditugu, eta bakoitzako lan digitala azalduko dizuet, gogoratzen dizuet akreditazio digitala dela eta arlo hau da ebaluatuko dena.



1. ATAZA: "Baliabideen azterketa" CEDEC web orrian ikas-egoera birtual bat aukeratuko dugu, erakartzen zaigun bat, eta hura ezagutzeko bertan salseatzen hasiko gera. 

Hiru lantxo dira; hau da entregatu beharrekoa:

1. lantxoa: ikas-egoera birtual eredu baten balorazioaren kaptura de pantalla egin eta bidali. Orri honetan eredu pila ditugu. Salseatu ondoren baliabideri buruzko iritzia eman behar dugu, prozesuak 5 pausu ditu eta amaieran gure iritzia bidaliko dugu; jasoko dugun ziurtagiriari pantaila-kaptura egingo diogu.
2. lantxoa: BI PDF hauetan ( HEMEN bata eta HEMEN bestea) ikas egoera digitalaren iritzia eman beharko duzue; horretarako kasillak aukeratu. Ondoren PDFak ordenagailuan deskargatu era honetan "con tus cambios" . 


3. lantxoa: GRABAKETA BAT:  Infografia hau irakurri eta puntu bakoitzatik balorazio positibo bat eman (klikatu HEMEN) . Baloratzen dena ez da zuen iritzia baizik eta audioa grabatzen eta bidaltzen jakitea.

Grabatzeko APP hau erabili:
  • ONLINE: Vocaroo aplikazioarekin KLIK HEMEN (mobiletik ere egin daiteke, nabigatzailean lotura idatzi)

2. ATAZA "Baliabideen egokitzapena" 2 PDF entregatu behar dira. 

  • 1. PDFa "ikas-egoeraren txantilloia". PDF honetan  EGILEAREN LIZENTZIA bat txertatu behar dugu. Nola? BIDEO HONETAN azaltzen dizuet. Lizentzien web-orrira joateko KLIKATU HEMEN
  • 2. PDFa "etikatze txantilloia". HEMEN duzue. Bertan idatzi eta deskargatu ordenagailuan "con tus cambios"

                                                       


Ataza digital honetan egilearen lizentzia txertatu behar dugu. 

Moodlerera igotzeko kasillero honetatik egin behar dugu


3. ATAZA "Ziberbizikidetza"
Beste infografia bat sortu behar dugu ziberjazarpenari buruzkoa eta lan honetan BI LAN DIGITAL eskatzen dizkigute: LIZENTZIA BAT txertatzea eta infografia moodlera bidaltzea JPG ala PNG formatoan. Goazen egitera:

Egilea: Amaia Mujika

Infografia egiteko KLIKATU HEMEN eta aplikazioaren aukerak ezagutzeko zenbait elementu aldatu. Gaia ziberjazaroena da. Moddeleko informazioa irakurri eta zuena sortu.
Lizentziak dagoeneko badakizue txertatzen, gorago azaldu dizuet, beraz txertatu "copiar-pegar" bertan egiten. Ez baduzue zuen izena idazten ez du inporta. 

Orain falta zaigu azken lana (JPG ala PNG formatoa aukeratzea) eta BIDEO HONETAN azalduko dizuet nola lortu formato horiek. 
Lizentzien web-orrira joateko KLIKATU HEMEN

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina