2. MODULOA

 Modulo honetako ataza digitalak hauek dira: 

  1. EGUTEGI DIGITALA 

  2. BALIABIDE DIGITALEN BILDUMA (baliabide digitalak txertatzea)

  3. GALDETEGI DIGITALA

  4. AUDIO HAUSNARKETA (atzeraeikadura digitala)

  5. IRUDIAK PARTEKATU PDF MODUAN (datuen babesa IKT inguruneetan)

Gogoratzen dizuet lan hauen helburua dela aplikazio eta prozedura digitalak erabiltzen ikastea; akreditazio digitala lortuko dugu, ez kurrikularra. Ataza hauek egiteko aplikazio pila badaude ere, nik hemen gomendatzen dizkizuet nire iritziz errezenak izan daitezkenak.

1. ATAZA: EGUTEGI DIGITALA

Bi gauza entregatu behar ditugu: bideotutorial baten esteka eta ikas-egoeraren hasiera faseko pantaila-kaptura, non bideotutorialaren jarduera jarrita daukagun. Goazen:

Gure ikasleei ala familiei egutegi digitala (Google Calendar) erabiltzen irakatsi beharko diegu eta horretarako bideotutotial bat sortu beharko dugu. NOLA? BIDEO honetan erakutsiko dizuet gure pantalla eta ahotsa grabatzen.

Tutoriala egiterakoan Google Calendarren KLIK sortu dezakezue gertaera bat edozein egunetan eta bideoan azaldu dizuedan bezala hori grabatu eta azaldu; horrekin nahikoa litzateke.

Ondoren, gure ikas-egoeraren hasierako fasean KLIK (hemen adibidea duzue zuena egiteko) egutegi digitalaren jarduera jarri beharko dugu eta horren pantaila-kaptura egin.

2. ATAZA: BALIABIDE DIGITALAK TXERTATZEA

Bi gauza entregatu behar ditugu: biltegi digitala eta pdf bat. Goazen:

Ikas-egoeran erabiliko ditugun baliabide digitalak biltegi digital batean bildu beharko ditugu. Berriro Geniallya erabiliko dugu gure kontuari probetsua ateratzeko.

Hemen duzue biltegiaren adibide moldagarria, KLIK HEMEN eta zuen erara moldatu (izenburua, estekak...)

Ondoren, ikas-egoeran baliabide horiek non dauden txertatutak (haiserako fasean, garapen fasea, amaierako fasean, ebaluazioan, jardueretan...) azaltzen duen dokumentua sortu beharko dugu PDF formatoan.

HEZIGUNEtik hartutako adibideak ikus ditzakezue ere. Dokumentu berdinean etapaka eta zikloka laburtuta eta bilduta daude hemen: EREDU DESBERDINAK; zuentzak egokiena aukeratu.

Hezigunen artxiboak PDFn daude. WORD formatora aldatzeko aplikazio honekin egin dut: PDF CANDY KLIK EGIN

3. ATAZA: GALDETEGI DIGITALA

Hiru gauza entregatu behar ditugu:

1. galdetegiaren esteka, bertan jasotako datuekin

2. grafiko eta excel bat eta amaiera faseko

3. pantaila-kaptura.

Aukera asko badaude ere, ataza honetan Google Inprimakia KLIK erabiltzea gomendatzen dizuet galdetegia egiteaz gain, jaso ditugun datuekin grafiko eta excel bat sortu beharko dugulako. Hori guztia aplikazio honek egiten du.

Eta nik neuk bakarrik, inprimakiaren esteka inori bidali gabe, egin nahiko banu??

Inprimakia konfiguratu behar dugu era honetan:


Ondoren, behin galdetegia bete dugula, aukera hau sakatuko dugu eta berriz egin dezakegu. Nahi aldiz!!


Atazekin bukatzeko, ikas-egoeraren amaierako fasean galdetegia dagoela erakusten duen pantaila-kaptura bat egin behar dugu. Idea bat egiteko, ADIBIDE HAU ikus dezakezue.

4. ATAZA: AUDIO HAUSNARKETA (atzeraeikadura digitala)

Gauza bat entregatu behar dugu: GAI HONEN KLIK (feedbacka egokia ematea) inguruko hausnarketa bat grabatu eta esteka bidali. Adibide bat daukazue ideia bat egiteko; zuena grabatu eta bidali.

Grabatzeko ONLINE: Vocaroo aplikazioarekin KLIK HEMEN (mobiletik ere egin daiteke, nabigatzailean lotura idatzi)

5. ATAZA: IRUDIAK PARTEKATU PDF MODUAN (datuen babesa IKT inguruneetan)

Hiru pantaila-kaptura egin behar dira eta hirurak PDF berberean partekatu beharko ditugu. PDFan ere GURE IZEN ABIZENAK agertu behar dira. Azpian duzue egin beharreko kapturak:

1. Galdetegi bat KLIK erantzun eta erantzun zuzenen pantaila-kaptura egin gure izen abizenak ikusten direlarik.

2. Foro honetan KLIK parte hartu eta galdera hauen inguruko hausnarketa egin; ondoren pantaila-kaptura egin.

-Zer ikasi dut?

-Zer betetzen dut? eta zer ez?

-Zer alda dezaket?

-Zerk kezkatzen nau?

3. Kide baten hausnarketari egin diodan erantzunaren pantaila-kaptura egin.

NOLA SORTUKO DUGU HIRU KAPTURA HORIEKIN PDF BAT? Kapturak docs-word batean itsatsi, ondoren inprimatzeari eman eta inpresora aldtu. Hau aukeratu: guardar como pdf

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina