Kaixo ekipo:
Ongi etorriak Aitor Ikastolak Digi Curri A2 ikastaroaren bidaidetzarako sortutako blogera. "Amaaaa, eta orain bloga???" Ba bai, ez dakigu nola lagundu guztioi erori zaigun nahaspila honetan...
Informazio asko, eta nahasia dago ikastaro honi buruz, eta gauzak moodlegunean baino errazago eta eskurago jarri nahi dizkizuegu.
Moodlegunearekin ondo moldatzen ari zaretela? Ba segi horretan. Zalantzak dituzuela, segi blogak dituen moduluen atal desberdinetara, eta jarraitu bertan azaldutakoa. Gogoratu materiala ere DRIVE karpetan duzuela eskura.
Hau eta gero zalantzekin jarraitzen duzuela? Tutoretza orduak erabili horretarako.
Azken berrien arabera, zera kontutan hartuko da ikastaro honi dagokionean: Ikastaro honetan ebaluatzerakoan ez da edukia kontutan hartuko, baizik eta trebetasun digitala. Irakaslegoaren trebakuntza/maneiu digitalaren balorazio eta akreditazio ikastaroa da.
BeA arduradun gisa, curriculumari dagozkion bideo eta dokumentuak irakurtzen joan zaitezten iradoki nahi dizuet, baina printzipioz maneiu digitalean trebatu behar gara.
Zuen ekitean lagungarri izango zaizuelakoan, animo!